Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak onartzeko prozedura Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren araudiaren arabera egiten da.
Araudi horretan, eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epeak ezartzen dira urtero, eta prozedura hori zehazten duten jarraibideak onartzen dira.
Datak: 2024ko otsailaren 7tik 23ra
Idazkaritzako ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 16:30era.
Hitzorduetarako harremanetarako telefonoa: 943 510654
Harremanetarako emaila: infoerrenteria@egiluzetaldea.eus
Inprimakia bideratzeko bi aukera daude:
1. Eskolako bulegoetako batetik pasa inprimakia jasotzera.
2.Inprimakia hemen deskargatu, bete eta eskolako bulegoetako batean entregatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak:
- Ikasleari dagokion familia-liburuaren fotokopia.
- Aitaren edo amaren familia-liburuaren fotokopia edo legezko tutorea dela egiaztatzen duen agiria.
- Ikaslearen aitaren, amaren edo legezko tutorearen NANaren fotokopia (AIZ atzerritarren kasuan).
- Familiaren bizilekuari buruzko ziurtagiria, Udalak emana, gehienez ere hiru hilabeteko antzinatasunarekin.
- Ikaslea familian hartuz gero, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala.
- Banandutako edo dibortziatutako familien kasuan, Hezkuntza Sailak ezarritako protokoloa betetzen dela egiaztatzen duen agiria.
- Behar izanez gero, hezkuntza-premia berezien dokumentua.
- Aukeratutako ikastetxeen zerrenda .
- Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia
Online
Otsailaren 7tik 23ra, matrikulazioa “online” egiteko aukera izango duzue ondorengo helbidean: ikasgunea.euskadi.eus.
Kasu honetan, inprimakia online bete beharko duzue, eta ondoren beharrezkoa den dokumentazioa eskaneatu eta webgunera igo.
Egutegia
- Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea: 2024ko otsailaren 7tik 23ra
- Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2024ko martxoaren 12an. Ikusgai eta erreklamazio-epea, martxoaren 21era arte
- Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2024ko martxoaren 26an. Ikusgai eta erreklamazio- epea ikastetxeko Eskola Kontseiluan, apirilaren 10era arte
- Eskabidean atzera egitea: 2024ko apirilaren 10era arte
- Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2024ko apirilaren 26an. Ikusgai, maiatzaren 30era arte
- Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: 2024ko apirilaren 29an
- Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: 2024ko maiatzaren 30era arte
- Itxarote-zerrendaren iraunaldia: 2024ko irailaren 13ra arte
- Plazen erreserbaren iraunaldia: 2024ko irailaren 13ra arte