Edukira zuzenean juan

Hizkuntza Proiektua

Legearen arabera Ikastetxeek Hizkuntza Proiektu bat eduki behar dute, legea betetzeko eta legean adierazitako hizkuntza-ikaskuntzako helburuak lortzeko ibilbidea planifikatzeko.

Hizkuntza Proiektua hizkuntzen irakaskuntzarekin eta erabilerarekin lotutako alderdi guztien plangintza zehazten duen dokumentua da, ikastetxeari dagokion berezko esparruan. Bertan legeak eskatutako ezagutza-mailak eta hizkuntzak erabiltzeko eskubidea bermatzeko dauden irizpideak,  hartuko diren neurriak eta erabiliko diren baliabideak adierazten dira.

Gizartearen errealitate soziolinguistiko eta soziokulturalarekin bat egiteko, testuinguru eleanitz bati erantzungo dion markoa da lortu nahi dena; ikasleek bi hizkuntza ofizialak eta atzerri-hizkuntza bat edo bi behar bezala ikas ditzaten baita azken xedea.

Gure ikastetxearen errealitatea kontuan izanik, lau hizkuntza irakasten dira eleaniztasuna bultzatu nahirik: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.

PARTEKATU

Laguntzaileak

Laguntzaileak

  • Inika

Onarpenak

Jarri gurekin harremanetan edozein zalantza argitzeko