Edukira zuzenean juan

Erabilera baldintzak

Sarrera

Sarrera Honako arauek www.hijascruzerrenteria.com atariaren erabilera erregulatzen dute. San Jose – Gurutzeko Alabak ikastetxeak ataria Interneteko erabiltzaileen eskura jarri du, guztiz dohainik. Atariaren erabilerak adierazten du erabiltzaileak erabakitako arauak onartzen dituela. Hori dela eta, erabiltzaileak, ataria erabili nahi duen bakoitzean, arau horiek irakurri beharko ditu. Zerbitzu batzuei buruzko informazioa eskatzeak pertsonalak diren datuak lortzea dakar. Pertsonalak diren datuak lortzeari buruzko legezko informazioa Pribatutasun Politikaren barne dago. San Jose – Gurutzeko Alabak ikastetxeak, aurretik abisatu gabe, alderdietan beharrezkoak diren moldaketak egiteko eskubidea du, aurkezpenean, konfigurazioan, zerbitzuetan, elementuetan, edukietan edota ataria erabiltzeko beharrezko baldintzetan, hain zuzen ere.

Titulartasuna

Atariaren jabetza industrial nahiz intelektualak, eta bere elementu eta eduki ororen eskubide guztiak, edozein eratakoak izanik ere, San Jose – Gurutzeko Alabak ikastetxearenak dira. Erabiltzaileak elementu eta eduki horiek ikusteko, inprimatzeko, kopiatzeko eta disko gogorrean edota beste euskarrietan gordetzeko aukera izango du, betiere, berak pribatutasunean erabiltzeko baldin bada. Hortaz, guztiz debekatuta dago elementuak edota edukiak merkaturatzea, banatzea, moldatzea edota aldatzea.

Erabiltzaileak elementu edota edukiak era arduratsuan, zuzenean eta zilegian erabiliko ditu. Erabiltzaileak ezingo du, inolaz ere, honakoa egin:

  • Legearen, moralaren, ohitura zuzenen edota ordena publikoaren aurka doazen helburuen kontra erabiltzea.
  • Edozein komunikazio-era publikoen bidez, beste norbaiteek erreproduzitzea, aldatzea edota banatzea,San Jose – Gurutzeko Alabak ikastetxearen baimenik gabe.
  • San Jose – Gurutzeko alabak ikastetxearen edota elementuetara batutakoen eskubideei dagokien datuak edota copyrighta kentzea, baztertzea edota manipulatzea.

Atarian sartzea

Atarian sartzea guztiz librea eta doakoa da. Hala ere, San Jose – Gurutzeko Alabak ikastetxeak atariaren bidez eskainitako zerbitzu batzuk gordetzen ditu San Jose – Gurutzeko Alabak ikastetxeko atarian erregistratuta dauden erabiltzaileentzat. Hala ere, San Jose – Gurutzeko Alabak ikastetxeak erabiltzaileen eskura jartzen ditu hainbat zerbitzu. Zerbitzu horiek erabiltzeko interesatuek erregistro gehigarriak bete beharko dituzte. Bi kasuetan erabiltzaileak erabiltzaile izena eta pasahitza erabiltzeko eta gordetzeko konpromisoa izango du, hurrengo puntuetan erabakitakoaren arabera:

  • Atarian sartzeko gakoak San Jose – Gurutzeko Alabak ikastetxeak automatikoki emango ditu. Sarrera-gakoen ematea automatikoki egiten da eta gakoak izendatzeko irizpide bakarra, aurretik, beste erabiltzaile batek aukeratutako gako bera ez izatea izango da.
  • Erabiltzaileak sarrera-gakoak era zuzenean erabiltzeko eta beste norbaiten eskuetan ez jartzeko konpromisoa hartu behar du.
  • Erabiltzaileak San Jose – Gurutzeko Alabak ikastetxeari gakoaren galeraren nahiz lapurretaren, edota atarian beste norbait sartzeko aukeraren berri eman beharko dio.

Erabilera

Erabiltzaileak atarian agertzen diren edukiak eta zerbitzuak behar bezala erabiltzeko konpromisoa hartuko du eta ez ditu, inolaz ere, xede hauetarako erabiliko:

  • jarduera ilegaletan edota ordena publikoaren kontra doazenetan erortzeko,
  • arrazistak, xenofoboak, pornografiko-ilegalak, terrorismoaren aldekoak edota giza-eskubideen kontra doazen edukiak edota propaganda zabaltzeko,
  • San Jose – Gurutzeko Alabak ikastetxeko, bere hornitzaileen edota beste pertsonen sistema fisiko eta logikoetan kalteak eragiteko, sarean birus informatikoak edo aurretik aipatutako kalteak eragin ditzaketen edozein sistema fisiko edota logiko sartzeko edota zabaltzeko,
  • beste erabiltzaileen edota zerbitzu pertsonalen posta elektronikora sartzeko edota erabiltzeko, eta besteen mezuak edota edukiak aldatzeko nahiz manipulatzeko,
  • spamminga egiteko edota atariaren bidez eskatu gabeko posta elektronikoa bidaltzeko.
  • San Jose – Gurutzeko Alabak ikastetxeak ez du atariaren, zerbitzuen ezta edukien erabilera kontrolatzeko beharra. Ikastetxeak ez du erabiltzaileen aldetiko atariaren erabilerak sor ditzakeen kalteen ardurarik hartuko.

Linkak, hyperlinkak eta metatagak

Atari honek erabiltzaileen eskuetan jartzen ditu lotura-tekniken gailuak (linkak, bannerrak, botoiak), direktorioak eta beste web orrietara sartzeko aukera ematen duten bilaketa-erremintak. Aipatutako loturen helburua Interneten eskuragarri dagoen beste informazioa erraz lortzen laguntzea da. San Jose – Gurutzeko Alabak ikastetxea ez da, inolaz ere, eduki horien egilea eta ez ditu aurretik kontrolatzen, baiesten, zaintzen ezta bereak egiten ere. Hortaz, erabiltzaileak zuhurtziaz jokatu behar du lotutako orrietako informazioa, edukiak edota zerbitzuak baloratzeko nahiz erabiltzerako orduan. San Jose – Gurutze Alabak ikastetxeak ez du ardurarik hartuko honako alorretatik etor daitezkeen kalteei edota galerei dagokienez: kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zuzenketa, funtzionamendua, erabilgarritasuna, irisgarritasuna, jarraitasuna, legaltasuna, erabilgarritasuna edota aipatutako edukiei dagokien informazioaren edota zerbitzuen beste edozein arlo.

Guztiz debekatua dago sarean bilatzeko San Jose – Gurutzeko Alabak izena daramaten markak erabiltzea, bai web orrietako kodigoen bidez bai bannerretako hitz klabeen bidez.

Ikastetxeko atariarekin hyperlinka egin nahi duen orok San Jose – Gurutzeko Alabak ikastetxearen baimena izan beharko du. Edonola ere, hyperlinka jartzeak ez du esan nahi ikastetxearen eta beste web orriaren artean harremanik egon behar duenik.

Arduren eta garantien baztertzeak

San Jose – Gurutzeko Alabak ikastetxeak ez du honakoa bermatzen:

  • Atariaren eta zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta jarraitasuna.
  • Atariaren eta zerbitzuen erabilgarritasunaren pribatutasuna eta segurtasuna. Beste erabiltzaileek ataria eta zerbitzuak nolakoak diren, zein baldintzak eta ezaugarriak dituzten, eta nola erabiltzen dituzten jakitea.
  • Erabiltzaileen sistema informatikoak arazoak ekar ditzakeen birusik ez egotea eta sor daitezkeen kalteez edota galerez arduratzea.
  • Elementuen eta edukien zilegitasuna, fidagarritasuna eta erabilgarritasuna.

Informazio orokorra

Informazio Gizarteko Zerbitzuei eta Komertzio Elektronikoari buruzko 2002ko uztailaren 11ko, 34. Legearen 10. artikuluan agertzen denaren arabera, erabiltzaileen eskura jartzen da San Jose – Gurutzeko Alabak ikastetxeko informazio nagusia.

Erakunde titularra: GURUTZEKO ALABAK kongregazioa
Erakunde erlijiosoen erregistroa: 1527/3-SE/B zenbakia
Baimentze data: 1948-02-11
IFZ: Q2000128 E
Zamalbide errepidea, 20100 ERRENTERIA (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 51 06 54 / 943 51 72 96
Faxa: 943 52 09 16, rentecruz@planalfa.es

Legea eta eskumena

Indarrean dauden legeak aplika daitezke, eskumenekoak diren tribunalei arauen interpretazioen kargu uzten zaie.

Oharrak

Norbaitek zilegi ez diren ekintzak egiten direla uste badu gurekin harremanetan jar daiteke, hurrengo e-mailaren bidez: rentecruz@planalfa.es

PARTEKATU

Jarri gurekin harremanetan edozein zalantza argitzeko